Mertxe Manso idazlearen agenda bizia elkar banatzen dizuegu. Barakaldon (Bizkaia) jaio eta Cádizen bizi den idazle honek bere azken hiru proiektuak aurkezten ari ditu. Jarraian, horien datak zehazten dizkizuegu eta obra bakoitzari buruz hitz eginen dizuegu ere:

  1. Bajo las estrellas de Otto (Mr Momo argitaletxea), Donata Díazen ilustrazioekin. Haurrentzako (8-12 urte) olerki bilduma

Azken larunbatean, urriak 22, aurkeztu zen Salobreñan, 1616 Books Liburu dendan.

Datorren azaroaren 5ean Granadan aurkeztuko da, Picasso Liburu dendan (Obispo Hurtado kalea, 5), 12:00etan.

  1. Mirlos blancos(Adeshoras). Helduentzako olerki bilduma

Aurkezpenekin jarraituz, azaroaren 26an, Mertxe Manso Granadako Obispo Hurtako kaleko Picasso Liburu dendara itzuliko da ‘Mirlos Blancos’ izenburua daraman helduentzako bere azken olerki bildumarekin (2021eko abenduan argitaratua).

  1. Salmarina y el Planeta Tierra (Facua)Elena Melladoren ilustrazioekin. 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendua

Amaitzeko, urriaren hasieran “Salmarina y el Planeta Tierra” ere aurkeztu zela gogorarazten dizuegu. Liburu berri hau, Elena Mellado ilustratzailearekin batera landua,  ura aurrezteko eskola-tailerren baitan egin da, ‘1 Gota X 1 Vida’ izena daramaten tailerrak alegia, Facua-k 2008tik hona egiten dituelarik eta Mertxek eta Elenak 2012 urteaz geroztik daramate haiekin lankidetzan.

"Bajo las estrellas de Otto" liburuaren sinopsia

Olerki hauen bitartez Nurenberg hiri bavariarren sekretuak aurkituko dituzu, haien bertso-lerro magiko eta oniriko, erritmiko eta atseginetan zehar pertsonaia ugari aurkituz, hots errege Bizargorria, Gala urtxintxa edo Intxaur-hauskailu printzea, bai eta toki ezagunen dirdira nabarituko dugu ere, hala nola Pegniz ibaia, San Sebaldoren eliza eta saltxitxazko eta gailetazko gazteluren bat ere. Hau guztia, Alemaniako Berpizkundean gako den Alberto Durero margolariaren lorratzen atzetik.

"Mirlos Blancos" liburuaren sinopsia

Lurra, itsasoa eta zerua “Mirlos Blancos” liburuan elkartzen dira, Mertxe Manso euskal poetaren olerki bilduma berrian alegia, bertan hegaztiak direlarik protagonista; horrela, bere bertso eta olerkiak antzarez, koartzez eta zozoz, zozo askoz, beterik daude.

Hiru zatitan banandurik dagoen olerki bilduma: «Pedazos de pan y cielo», «Mirlos blancos» eta «Garzas blancas», amets eta oroitzapenen mundu oniriko bati forma emanez.

A las diez, 
Luna se balancea.
Plumas blancas
cubriendo sus piernas.
Cotorras en el pelo.
A las diez, Mirlo trina. 

“Salmarina y el Planeta Tierra” liburuaren sinopsia

Salmarina itsasoko ur tanta bat da eta irakurleei Lur planeta erakusten die eta urarekin arduratsuak eta arretatsuak izatearen garrantzia azaltzen du, oso garrantzitsua den eta munduko toki batzuetan eskasa den ondasuna baita.

Gainera, eta haurrek hobe uler dezaten, 28 orrialdeko lan koadernotxo bat landu da ere, liburuarentzako errefortzuzko jarduera osagarri moduan.

Elkartearentzako, kontsumoak formakuntza etengabea, pertsonala, kulturala eta soziala behar ditu eta ezin da modu isolatuan eman, kontzeptu integral moduan ulertu beharra dago ordea. Bertan gizateria osoa inplikaturik egon behar du, eskolatik hasita, familia, administrazioa, talde sozialak, enpresari eta merkatariak, eta abar. Honek erantzukizun handia eskatzen du eta pertsonaren ikuskera integralean oinarritzen da.