Atseginez iragartzen dizuegu María Jesús Leza idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.  

Margolaria eta ilustratzailea. 1992 urteaz geroztik idazketa lanetan aritu da. Lehenik, kontakizunak, ondoren narratiba, nagusiki gazteentzako: “El guiño de la bruja” (Bartzelonako Editorial Juventud argitaletxeak antolatutako gazte lehiaketan finalista) eta “Estrella de mar” (Editorial Everest argitaletxeak antolatutako gazte literatura lehiaketan finalista). 2009An gazte literaturako Lazarillo Sarirako “Un verano en el norte” bere eleberria hautatu zuten. “Estrella de mar” bere obra  euskaraz argitaratu du Donostiako Elkar Argitaletxeak.

2005ean “Verdi o la fuerza del sino y otros relatos sobre músicos” lana argitaratu zuen Madrilgo Editorial Alpuerto argitaletxearekin, eta 2008an, argitaletxe berean, “Suite oriental y otros relatos sobre música” eta “Tres genios ante el piano” lanak plazaratu zituen.

2009an, Jorge Díaz-Lezarekin batera “El manuscrito de San Florián” eleberria argitaratu zuen Entrelíneas argitaletxearekin.

2015ean, Cuadernos del Laberinto argitaletxearekin, “Recuerdo del Norte” kontakizun liburua argitaratu du, 2016ko Euskadi Literatura Sarian gaztelaniazko modalitatean finalista suertatuz.

2016an Euskadi Literatura Sariko finalista izan zen.

2019an “Nombres de mujer” kontakizun liburua argitaratu zuen Eirene Editorial argitaletxearekin. Hamaika kontakizun jasotzen dituen liburua da, bertan emakumearen ahotsa protagonista eta hari eroalea delarik: aro eta klase sozial ezberdinetakoak diren emakumeak zehazki. Obrak egilearen beraren ilustrazioak ditu ere. Kontakizun guztietako emakumeak ausartak eta adimentsuak dira, eta badakite zer nahi duten. Horietako batzuk ekintzaileak eta anbizio handikoak dira; beste batzuk inposaketa eta oztopoetatik kanpo erabakiak hartzen dituzte; eta gehienek, hasiera batetik erabaki duten bidea kosta ahala kosta jarraitzen dute. Kontakizun batzuek hausnarketara eramaten dute, emozionatzera, eta horietako batzuek, ironia apur bat dakarren umore sotilarekin dibertitzeraino ere eramango gaituzte.

Ongi etorria AEE/EIEra, María Jesús!