"La flor de la dedalera" aurkezten dizuegu, Belén Míguez en azken lana. Obra hau datorren astelehenean plazaratuko da, urriak 10, baina igandera arte ebook-a aurresalmentan eta prezio bereziarekin eskuratu dezakezu.

Beleni berari eskatu diogu obra berri honi hitz egin diezagun. Honakoak izan dira bere hitzak: “ ‘La flor de la dedalera’ bilogia baten lehen zatia da. Galizian girotutako eleberria da, Pazo Gabeiras izeneko irudizko leku batean. Eleberri hau oso berezia da niretzako, Nire haurtzaroko uda guztiak nire Terra de Meigas maitatuan pasa bainituen. Bere kondairak entzuten eta magia existitzen zela sinesten hazi nintzen. Horregatik, ‘La flor de la dedalera’ liburuak, lainoak goizetan belarraren langarra musukatzen dueneko sentipena eta gauetan soinu ezezagunek eragiten duten hotzikara helarazten saiatzen da. ‘La flor de la dedalera’ kondaira eta errealitatea uztartzen dituzten zurrumurruak dira. Esaten dutenez... egon badirelako”.

Zorionak ematen dizkiogu Beleni eleberri berri honengatik, eta arrakasta eta poz handiak ekartzea opa diogu, eta eskerrak eman nahi dizkiogu ere bere kolaborazioagatik.

 

"La flor de la dedalera" eleberriaren sinopsia

«O Demo» meigen lurraldean lasai aritu ohi da begira. Zure bidea zaintzen baduzu eta zure sakelean kuku-prakaren lore bat gordetzen baduzu, ez dizu jaramonik egingo. Edo agian bai.

Gazte bat bere lan berrira iristen da Galiziako herrixka ezkutu batean: Pazo Gabeiras. Gertakari arraro, desagerpen eta kondairen bitartez, bere familia Deabrua gurtzen duen antzinako sekta bati lotua dagoela aurkituko du.

Meiga ipuinek, batzuetan, ipuina baino gehiago direla ikasiko du bertan.