Jesús María Sáezek (Txusmi Sáez) bere azken liburua plazaratu berri du, “Cómo publicar un libro sin morir en el intento”, bertan autoargitaratutako egile moduan duen zortzi urtetako esperientzia eskainiz, bere eskuizkribuak plazaratu nahi duen edonoren zerbitzura jarriz liburu berri hau. Argitalpena  Kindle en bitartez eta Txusmiren web orrialdean eskuratu daiteke.

Zure eskuizkribu amaitu berria eskuetan duzu eta ez dakizu argitaratzeko zein pauso jarraitu?

Zure esfortzua alferrikakoa izango denaren beldurragatik eta dirutza kostatuko zaizula uste duzulako erabakia atzeratzen ari al zara?

Kasu horretan irakurketa hau zuretzako aproposa izango da...

Txusmi Sáez idazlea, artikulugilea, irrati esataria eta egile espainiarra da, eleberri beltzean, poliziakoan eta ekintza thrillerretan espezializatua (nahiz eta sarritan umorea eta haur literatura jorratu ere), eta duela zortzi urtetatik hona Amazonen autoargitaratzen du. Bere argitalpenen artean "Siberia", "Kazajistán" eta “Moscú” bezalako obrak daude, honakoek Europa Ekialdeari buruzko bere trilogia osatuz eta arrakasta komertzial nabarmena edukiz (‘Siberia’ liburua Amazonen gehien saldutako liburua izatera iritsi zen eta ‘Kazajistán’ 2021 Euskadi Literatura Sarirako aukeratu zuen epaimahaiak). Horietaz gain, beste argitalpenen artean, genero beltz eta poliziakoko bi eleberri idatzi ditu, "Poniente" eta "Pandora" (azken hau Juan Gómez-Juradok berak gomendatuz bere Twitter kontu pertsonalean).

Liburu honek ez du makiltxo magikoa izateko asmorik, ez eta promesa faltsuen bitartez kerik saldu nahi ere. Modu informalean eta doinu atsegin eta dibertigarriarekin hemen azaltzen dena zera da, gure liburua ikusgai egotea nahi badugu eta irakurriko dituen publiko potentzial bati zuzentzea nahi badugu planteatu beharreko pausoak eta baldintzak. Salmenta estatistikak azaltzen dira, erabili ditzakegun teknikak, aholku baliotsuak irakasten dituzten web orrialdeetara estekak, sormen prozesuak bai eta adituek gomendatzen dituzten zenbait marketin teknika ere... Funtsean liburu honen barruan dagoena egilearen beraren esperientzia da, bai eta hala nahi dutenekin elkar banatzeko bere gogoa.

Hala ere, gogoratu liburu baten kalitatea zure esku dagoela, nola idazten duzun araberakoa izango da, nola kontatzen duzun araberakoa, zure istorio eta zure kolaboratzaileek duten interesaren araberakoa. Hemen laguntza aurkituko du, baina zurea da eskuizkribuaren gaineko lehen eta azken hitza. Zorte on.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Txusmi Sáezi bere esperientzia gurekin elkar banatzeagatik eta egile berrien argitalpen lana errazteagatik, eta arrakasta handia opa diogu liburu baliagarri honekin.