Urriaren 6tik 18ra Iruñeko 72-22 Topaketak egingo dira Iruñean, Ramón Andrés idazleak zuzenduriko programarekin. Hamahiru egunetan zehar lehen mailako ehun pentsalari eta artista baino gehiagok mundu garaikidearen erronkei helduko diete, horretarako elkarrizketa, sormena, filosofia, arteak, literatura, musika eta zinema erabiliz.

Diziplina anitzeko ekitaldi honek programazio sendoa du: 27 elkarrizketa, mahai inguru eta hitzaldi, bost sorkuntza tailer eta 35 jarduera artistiko, hala nola musika garaikideko kontzertuak, dantza, emanaldi eszenikoak, musikalak, zinema proiekzioak eta erakusketak.

Nafarroako Gobernuak sustaturiko Topaketa hauek Iruñeko 72 Topaketen Urteurrenean oinarritzen dira eta  Baluarte FundazioakIruñeko Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen dituzte, La Caixa Fundazioaren laguntzarekin.

Nazioartean erreferentziazkoak diren ia ehun pertsonalitate eta egileren presentzia aurreikusi da, horien artean pentsamendu, arte, zinema, literatura eta musika garaikidearen erreferente ugari nabarmentzen direlarik, horiek guztiek herritarrekin elkarrizketan aritu eta jarduera ezberdinak planteatuko dituztelarik.  Svetlana Aleksiévich Literatura Nobel saria; pentsamenduan gako diren figurak, esaterako Peter Sloterdijk, Massimo Cacciari, Pascal Bruckner, Adriana Cavarero, Donatella Di Cesare, Yuk Hui, Hartmut Rosa, David Rieff, Cynthia Fleury, László F. Földényi y Carolin Emcke; Ana Blandiana, László Krasznahorkai, Anne Waldman eta Luisa Etxenike bezalako egileak; Sergei Loznitsa, Victor Kossakovsky, Pedro Costa, Paz Encina eta José Luis Guerin zinemagileak; Salvatore Sciarrino, Hilda Paredes, Teresa Catalán eta Tomás Marco konpositoreak, bai eta lehen mailako artistak ere, hots Graciela Iturbide, Esther Ferrer, Eva Lootz, Eve Sussman y Frederic Amat, kultura nazionaleko eta nazioarteko beste figura askoren artean.

Programa osoa esteka honetan ikus daiteke.

Ekitaldi guztietarako sarrera doakoa da, aurretik gonbidapena eskuratuz, gauetan egingo diren jarduera artistiko batzuk salbu, horiek salneurri murriztua edukiko dutelarik.

 

Topaketen Memoria Artistikoa eta antolatzaileak

Gainera, jardunaldi suspergarri hauetan otuko diren ideia eta hausnarketek jarraitutasuna eta isla artistikoa izan dezaten, Topaketen Memoria Artistikoa deialdia ireki da, 15.000 euro emango zaizkielarik sorkuntza berriko bost proiektu artistikori, programak planteatzen dituen jarduera espezifikoetan parte hartu ondoren sortu beharko direlarik. Deialdi honek, artistek Iruñera etortzeko izan ditzaketen desplazamendu eta ostatu gastuentzako laguntzak planteatzen ditu ere. Gainera, Iruñeko 72-22 Topaketen memoria bat argitaratuko da, bai eta Ione Atenea zinemagileak burutuko duen ikus-entzunezko memoria bat ere.

Topaketa hauen antolakuntzak, gainera, Nafarroako Gobernuaren, Baluarte Fundazioaren, Iruñeko Udalaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta “La Caixa” Fundazioaren arteko aliantza ahalbidetu du, erakunde eta organismo hauek Nafarroako Unibertsitatearekin eta beste erakundeekin ere kolaboratuz, hala nola Jakiunde Akademia, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Jorge Oteiza Museoa Fundazioa, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Arquitectura y Sociedad Fundazioa, María Forcada Fundazioa, Alma Hotela, Butaca 78, Acción Cultural Española eta CCCB (Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroa bere gaztelaniazko sigletan). Aldi berean, aliantza honek urtean zehar ekimen eta jarduera ugarik bultzatzea ahalbidetuko du, horiek diziplina, ikuspuntu eta sentsibilitate ezberdinetakoak izango direlarik.