Atseginez iragartzen dizuegu Edurne Portela idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula. 

Edurnek Amerikako Estatu Batuetan garatu du bere karrera profesionala, lehenik Ipar Carolinako Unibertsitatean Literatura Hispanikoen doktoretza burutuz Chapel Hillen, ondoren Lehig-eko Unibertsitatera (Pennsylvania) mugituz. 13 urtetan zehar bere irakasle lanak eta unibertsitateko humanitateen ikerketa zentroaren (Humanities Center) zuzendaritza batera jardun zituen, bai eta kudeaketa akademikoko beste postuak ere, aldi berean bere ikerketa eta argitalpen agenda garatuz ere.

2016ko urtarrilean bere unibertsitate karrerari Estatu Batuetan amaiera ematea erabaki eta Espainiara itzuli zen. Galaxia Gutenberg argitaletxean egilea da eta bertan El eco de los disparos: cultura y memoria de la violencia (2016) saiakera eta Mejor la ausencia (2017) eleberria argitaratu ditu, azken honekin Madrilgo Liburu denden Elkartearen fikziozko liburu onenaren 2018 Saria irabazi zuelarik eta bere italierazko itzulpena Cassino Hiria nazioarteko saria irabazi zuelarik ere. 2019an bere bigarren eleberria plazaratu zuen, Formas de estar lejos.  2021eko martxoan Los ojos cerrados eleberria argitaratu zuen (2022 Estado Crítico Saria).

2021 urtetik hona, fikziozko bere bilduma propioaren editorea da Galaxia Gutenberg argitaletxearentzako, bertan Irati Elorrietaren Luces de invierno, Maaza Mengisteren El rey en la sombra, Jokin Muñozen Sin tocar el suelo eta Diane Cooken Una nueva naturaleza salvaje izenburuak argitaratuz.

Hilean behin Colpisa agentziaren egunkari erregional ezberdinetan tribuna bat argitaratzen du.  El País eta La Marea kazetentzako iritzi artikuluak erregulartasunez idazten ditu. Gaur egun, bi hileko  La Marean, «Libros y susurros» atala argitaratzen du José Ovejedorekin batera.

Radio Nacional de Españarentzako «La vida imaginada» izenburua daraman literatura saioa sortu zuen. Astero Radio Euskadiko «Boulevard» irratsaioan parte hartzen du 10:00 eta 10:30 bitartean. Denboraldi ugaritan zehar SER irratiko «Hoy por Hoy» irratsaioan parte hartu zuen Àngels Barcelórekin batera, «Cosas que merecen la pena» atalarekin.

#Egilea22 Jardunaldietan, AEE/EIEk antolatu eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailarenBizkaiko Foru Aldundiaren, eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren laguntzari esker egiten diren Jardunaldietan alegia, Edurnek eta  Ramón Andrések elkarrizketa lasai eta sakon batean parte hartu zuen, bertan  Javier Maura gure kideak moderatzaile lanak egin zituelarik. Elkarrizketa bikain hori bídeo honetan ikus dezakezu.

Ongi etorria AEE/EIEra, Edurne!

Argazkia: Yolanda Aguas