Atseginez iragartzen dizuegu Gorka Artaza idazlea Euskadiko Idazleen Elkartera batu zaigula.

Bartzelonan jaioa, Getxo hazia eta gaur egun Plentziako bizilaguna, kazetaria eta podcasterra da ogibidez eta komunikazio munduan egiten du lan.

Literatura munduan 2021 urtean hasi zen, 'El sótano' beldurrezko kontakizuna formatu digitalean argitaratuz, aurretik Interneten atalka plazaratu ondoren.

Oso berriki, 2022ko abuztuan, bere lehen eleberria plazaratu berri du, "Yo salvé a la reina de Inglaterra", abentura eroa eta 2022ko irailean egindako bere aurkezpena, modu ironikoan, erreginaren heriotzarekin batera etorri delarik.

Patuaren gauzak direla eta, gaurkotasun beteko obra honi buruz gehien nabarmenduko lukeena laburbiltzea eskatu diogu egileari berari. Honakoak izan dira bere hitzak: “Yol salvé a la reina de Inglaterra” umore absurdoan oinarritzen den eleberria da eta Primogénito Pérezen istorioa eta bizipenak kontatzen ditu, Madrilgo langile-auzo batean hezi eta lan gorabehera ugariren ondoren, itsasoratzeko erabakia hartzen duen gaztea alegia. Bere abenturek leku ezberdinetara daramate, horien artean Bilbora, bai eta pertsonaia ezberdinak ezagutzera ere, azkenean Elizabeth II beraren bizitza jokoan jarriko duen misio batean bere burua nahasirik aurkitu arte. Genero bakar batean ere tokirik ez duen eleberria, baina aldi berean denetan egon daitekeen eleberria dela pentsatzea gustatzen zait, izan ere bilakaera duen eleberria da, 80ko hamarkadako Madrilen kokatzen den istorio kostunbrista batetik akzio eta abentura istorio bat izatera pasatzen baita. Hori bai, nabarmentzen den elementua umorea da beti”.

Ongi etorria AEE/EIEra, Gorka! Eskerrik asko zure hitzengatik. Lehen eleberri honekin poz handiak jasotzea espero dugu!