Egilearen Jardunaldiek bederatzi edizio bete berri dituzte eta Bilbon egin dira 2022ko irailaren 8 eta 9 eginetan, “Liburuaren bidaiak” izenburupean.

Jardunaldi hauetan streaming plataformetara iristeko jarraitu beharreko estrategiak azaldu dira, panorama kulturala zeharo aldatu duen modalitatea baita, sektoreko eragile guztiek haien edukiak eta negozio ereduak egokitzera behartu dituelarik.

#Egilea22 Jardunaldiko saioen bideoak ikustera gonbidatzen zaitugu, grabatu eta  Euskadiko Idazleen Elkarteko Youtube kanalean jarri baititugu, nahi duzuenean kontsultatu ahal izateko:

  • Elkarrizketa: “Sortzaileen aldetik espazio berrien konkista”, Ramón Andrés, Saiakera Sari Nazionala, eta Edurne Portela, idazlea, Javier Maura idazleak moderaturik: https://youtu.be/6a6NCzethVw
  • Aurkezpen instituzionala: Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Aholkularia; Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusia; Pedro Sánchez, Cedro-ko Bazkide Departamentuko Nagusia, eta María Eugenia Salaverri, AEE/EIEko presidentea: https://youtu.be/OjxuL6pNeJg
  • Hitzaldia: “Streaming plataformetan literatura proiektuak posizionatu eta saldu”: Elena Neiraren esktui: https://youtu.be/xZipAF3Xl1M
  • Eztabaida mahaia: “Liburu bat ikus-entzunezko formatuetara eraldatzeko prozesuak”.  Ángeles González Sinde, zinema zuzendaria, gidoilaria eta Kultura ministro ohia; Nazaret García Crespo,  Stories2be plataformako fundatzailea, eta Joana Chilet,  Adapta Market plataformako fundatzailea, azken honek moderatzaile lanak egin zituelarik ere: https://youtu.be/vYwY_50b1v4
  • Eztabaida mahaia: “Liburuaren munduari buruz hausnarketa egiten den tokia”. Santi Montañés, Publishers Weekly-ko editorea; Manuel Ortuño, Trama y Texturas aldizkariko editorea eta Espainiako Aldizkari Kulturalen Elkarteko (ARCE) presidentea; Luis Posada, Eñe Jaialdiko zuzendaria, eta Pepe Verdes, Librotea-ko zuzendaria, azken honek moderatzaile lanak egin zituelarik: https://youtu.be/MAYFE486UC4
  • Elkarrizketa: “Liburuaren gerrei” buruzko solasaldia. John B. Thompson, Cambridgeko Unibertsitateko Soziologia katedraduna, eta Javier Celaya, Dosdoce.com plataformako kide fundatzailea: https://youtu.be/3Nl8_HXp8sI

Eta #Egilea22 Jardunaldiaren Memoria pdf formatuan deskargatu nahi baduzu, sakatu hemen. Bertan datu guztiak xehetasunez aurkituko dituzu, erdietsitako ondorioak, kronika eta topaketa honek komunikabideetan eta sare sozialetan izandako talka ere.

Jardunaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du,  Departamento de Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin eta  Bizkaiko Foru Liburutegiaren,  Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren laguntzarekin, horiei guztiei  haien etengabeko ekarpena eskertzen diegularik.