Egilearen Jardunaldiek bederatzi edizio bete berri dute eta Bilbon egin dira irailaren 8 eta 9 egunetan zehar, “Liburuaren bidaiak” izenburupean. Jardunaldi hauetan streaming plataformetara iristeko jarraitu beharreko estrategiak erakutsi dira, panorama kulturala zeharo aldatu duen modalitatea baita, sektoreko eragile guztiek euren edukiak eta negozio ereduak aldatzera behartuz.

Hausnarketa guztiak Bizkaiko Foru Liburutegian egin dira. Jardunaldi hauek Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin, bai eta  Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren laguntzari esker ere.

Elkarrizketak eta eztabaidak grabatu egin dira eta Euskadiko Idazleen Elkarteko YouTube kanalean ikusgai izango dituzue.

Jarraian #Egilea22 Egilearen IX Jardunaldien ondoriorik nabarmenenak elkar banatzen dizkizuegu:

Arreta pantailetan dago

Elena Neira ikusentzunezko banaketa eredu berrietan adituak argi utzi du: arreta pantailetan dago: “Espainiar herritarren %80 pantaila baten aurrean dago kultura streaming bidez kontsumitzen. Espainian erabiltzaile bakoitzak 2.7 plataformatara sarbidea du”. Datu hauekin, argitalpen sektoreak ikusleria dagoen tokian egotea pentsatu beharko luke, izan ere “inoiz baino eduki digital kopuru gehiago kontsumitzen dugu eta, “espainiar bakoitzak hilabetero 38€ gastatzen badu plataformetan”, ezin ahaztu dezakegu harpidetzazko enpresa ereduak gora egin duela eta agerikoa da eredu hau bertan geratzeko iritsi dela.

Plataforma hauek etengabean elikatu behar direla da berri ona, horregatik edukiak, liburuek, egileek eta gidoilariek hartu duten garrantzia. Errealitatea dena da plataformek alta ematen duten bezeroak behar dituztela, baina baita ere horiek mantentzea eta hori da plataforma hauen erronka handia: ikusleria harrapatzea, hortxe dago argitalpen sektorearen garrantzia eduki sortzaile den aldetik.

Liburuak plataformetara iristeko bide berriak ireki dira

Hiru emakume erakunde eta enpresen buruan, hala nola Angeles González Sinde zinema zuzendaria eta kultura ministro ohia, Joana Chilet Adapta Marketen buruan eta Nazaret García Crespo, Stories2be plataformakoa. Hiru emakume hauek literatura eta zinema munduak uztartzeko gakoak eman dituzte, argitalpen sektorean ireki diren aukerak erakutsi dizkigute, bai eta gaztelaniaz ikus-entzunezko sorkuntza mesedetuko duten lege berriak agertu dituzte ere.

Plataformak funtsezkoak izan dira gaur egungo edukien transmisioan eta streamingarekin zinemara edo telebistara iristeko zailtasunak edukiko lituzketen istorioak iristea ahalbidetu da, edukien behar handia baitago. Behar hori dela eta, lehen bestsellerretan bakarrik arreta jartzen zen tokietan begiratu da ere. Orain bilatzen ari diren joerak gazte eta haur jendartearentzako dira, bai eta dokumental seriatuak ere, fikzioari atsedenaldia emanez, baina ikusleriaren gustuak nahiko iragankorrak dira beti. Liburu bat pantailara iristeko garrantzitsuena zera da, istorio onak idazteaz gain, bistakoa dena, plataforma bakoitza analizatzea, zer eskatzen den jakiteko eta istorioak berak bertan bere tokia izan dezakeen ikusteko. “Eraldaketaren gakoa liburua errespetatzea da, eta liburuari merezi duen egokitzapena emateko, kontuan hartu behar da modu egokian eraldatu behar dela”.

Gainera, garrantzitsua da proiektuak ikus-entzunezko merkatura oso ongi egokitutako lengoaiaren aurkeztea, eskubideei dagokionez aholkularitza ona edukitzea eta edozein gauza ez sinatzea.

Zer irakurri, zer ikusi eta zer entzuterako orduan bitartekarien garrantzia.

Lehen mailako lau enpresa-zuzendarik, literatura aldizkariek, kultura eranskinek eta literatura jaialdiek sektorearen sarearen baitan eta iraultza digital berriarekin jokatzen duten paperari buruz hitz egin digute. Santi Montañés, Publisher Weekly-ko editorea; Manuel Ortuño, Trama y Texturas aldizkariko editorea eta ARCE, revistas culturales-eko Presidentea; Luis Posada, Eñe Jaialdiko zuzendaria, eta Pepe Verdes, Librotea-ko zuzendaria. Lau aditu hauek argi utzi dute joko arauak aldatu egin direla eta sailkapen eta bitartekaritza lana egingo duten gidak orain inoiz baino gehiago behar ditugula. Dena timeline erritmoko modu azkarrean gertatzen den une hauetan funtsezkoa da hausnarketa lasai bat sustatzea. Aldizkari eta jaialdiek duten preskripzio lana, liburu saltzaile eta liburutegien papera funtsezkoa da informazio gehiegi duen mundu honetan nabigatzen jakiteko.

Amazonek argitaratzeko eta saltzeko modua aldatu du

John B. Thompson Cambridgeko Unibertsitateko Soziologia irakasle eta “Book Wars” argitalpenaren egilea, eta Javier Celaya Dosdoce-ko kide fundatzailea aritu dira solasean. Iraultza digitalak industria nola eraldatu duen inguruan aritu dira, aitzindaririk ez duen boterea jarduten duten jokalari berriak sortu baitira industrian, argitalpen modu berri ugari sortu direlarik. 

Digitalaren agerpenaren aldaketarik garrantzitsuenetako bat Amazonek eragin du, autoargitalpenaren iraultza eta audioliburuen hazkundea ekarriz. Harpidetza izan da ere eraldaketa digital honen aldaketa garrantzitsuetako bat, editoreek haien papera birdefinitzea eraginez, irakurlearengan arreta gehiago jarriz eta liburuaren katean haien papera birplanteatuz, ekosisteman haien txokoa edukitzen jarraitu nahi badute gutxienez.

Irakurleekin harremana gero eta estuagoa izan behar da

Amazonen estrategiak agerian utzi du liburuaren etorkizunerako ardatz nagusi moduan irakurlea ikertzearen garrantzia. Editorek irakurleekin duten harremana estua izan behar da, gustuetan dauden joerak baitira etorkizunaren gakoa.

Etorkizun hibrido bat

Etorkizuna hibridoa izango dela esatera ausartu da John B. Thompson, papera eta formatu digitalaren arteko bizikidetza atsegin batekin eta autoargitalpenaren eta audioliburuaren gorakadari eutsiz. Legegilek jokatu behar duten papera azpimarratu behar da bakarrik, egileak, editoreak, liburu saltzaileak eta kontsumitzaileak babestuko dituzten legeak sortu behar baitituzte monopolioak ekiditeko eta aniztasunaren alde egiteko, aniztasuna baita algoritmo dominatzaileen mundu honetan biziraun ahal izateko dugun aukera bakarra.

Honen aurrean, Edurne Portela eta Ramón Andrés idazleek baretasuna ekarri zuten, bai edukian bai eta azalpenean ere, Javier Maura idazlea moderatzaile lanetan aritu zelarik irailaren 8ko arratsaldean egin zen mahai-inguruan. Zifra eta algoritmoen munduan bizi den gizakiaren inguruko solasaldi sakona eskaini zuten hiruek, bai eta kulturaren eta egileen paperaren gaineko analisi xehe bat ere.

Cedro-k babesturiko tailerrak

Irailaren 8 eta 9 egunetako arratsaldeak, Cedro-k babesturiko eta kalitate handiko hiru tailerrekin osatu ziren, zinema, antzerki eta bideojoko gidoiak idazteko gakoak eskainiz.

  • Zinema Gidoi Tailerra María Eugenia Salaverri idazle, gidoilari, zinema ekoizle, kazetari, abesti konpositore eta AEE/EIEko presidentearen eskutik. Tailer honetan tresna dramatikoak eta ekintzaren korapilo eskaletara iritsi bitarteko ideiaren garapen estrategiak eskaini ziren. Gidoiak modu praktiko eta sormenezkoan idazteko oinarrizko printzipioak eskaini ziren ere, pertsonaien eraikuntzan, eszenen garapenean eta elkarrizketen idazketan arreta berezia jarriz.
  • Bideojoko Testuen Egokitzapen Tailerra, Martín Gómez kultura kudeatzaile eta aholkulariaren eskutik. Eleberriak, ipuinak, kronikak, filmeak edo dramaturgia piezak bezalaxe, bideojokoek irudimenezko munduetara garamatzaten istorioak kontatzen dituzte eta horietan murgiltzea eta horietan barna ibiltzea ahalbidetzen digute. Irudimen apur batekin, istorio asko bideojoko bat sortzeko abiapuntu izan daitezke. Istorio on bat dugunean, hori gertatzea lor dezakegu, hari on bat badugu eta hartatik tira egiten ikasten badugu.
  • Antzerki eta idazketa eszenikorako Tailerra, Sergi Belbelen eskutik. Topaketa honetan antzezlanen idazketan funtsezkoak eta bereizgarriak diren nozioak jorratu ziren, bai eta antzezlanen idazketak ikus-etzunezko idazketarekin (gidoia) duen harremana eta antzerkiko elkarrizketaren eta didaskaliaren oinarrizko kontzeptuak ere.