Gaurkoan Sarah Serrano.ri AEE/EIEra ongi etorria eman diogu.

Idazle eta komunikatzaile digital honek ia hamarkada bat darama kazetaritza munduko komunikabideen lankidetzan, hala nola “Metal Hammer Magazine” Alemaniako rock aldizkari klasikoarekin, bai eta online komunikabide ugaritan argitaratuz ere.  

2021ean prosa poetikoan idatzitako bere lehen liburua argitaratu zuen, «Creciendo», bere hitzaurrearen egile David Barbero kazetari eta EHUko irakaslea izanik.

Gaur egun hiru eleberri ditu plazaraturik Wattpad plataforman: «El Despertar de las Flores», «Ella es Star Moon» eta «El Sendero de las Orugas».

Bigarren postua lortu zuen Science of Noise rock magazineko Narratiba Labur Musikaleko Literatura Lehiaketan, «La Última Noche del Rock» kontakizunarekin, eta Diversidad Literaria argitaletxeko antologia ugaritan parte hartzeko aukeratu dute.

Librería Discos Dorado podkasta sortu du.

Idazle honi buruz gehiago ezagutu dezakezu  @rockerbookslloween  profilean eta bere web orrialdean.

Ongietorria AEE/EIEra, Sarah!