Gaurkoan Begoña Iribarren Astorkizari AEE/EIEra ongietorria ematen diogu, eta bide batez iragartzen dizuegu aurki “Ropa Tendida” bere azken olerki bilduma plazaratuko dela. Obra honek, jasotako oroitzapen eta isiluneetatik barna egindako ibilbidea da, “zintzilikatutako arropa” izatea egokitu zitzaion belaunaldi baten belarrietara oihuka iristen diren zurrumurruetatik ibilbidea hain zuzen ere.

Begoña Iribarren poeta eta margolaria da.

Ondoko liburuak argitaratu ditu: Poesía Itinerante (Editorial Artística Gerekiz argitaletxea) Plumas en el Aire (Editorial Artística Gerekiz argitaletxea), El triángulo de las ver-mudas(Editorial Artística Gerekiz argitaletxea). Azken hau egilekide moduan. Era berean, ondoko antologietan parte hartu du ere, 300 Poetas cantan a Bilbao (La Gran Enciclopedia Vasca Argitaletxea) eta Selecciones Gerekiz, eta Sameop olerki bilduma (Gomylex). Gainera, duela hamazazpi urtetik hona, Escribe-Lee Elkarte Literarioaren ‘Decires’ Aldizkarian parte hartzen du ere bere olerkiekin.

Iñaki Urrutiarekin antzerki eta errezitazio ikaslea izandakoa, José Barceló, Félix Aguirre eta Esperanza Yunta Arte Ederren maisuekin ikasi du ere, besteak beste.

Bizkaiko Elkarte Artistikoko kidea da, bai eta Escribe-Lee Elkarte Literariokoa eta, lehenago, Gerekiz Elkarte Artistikoko kidea ere, AEE/EIEko kidea izateaz gain.

Ongi etorria AEE/EIEra, Begoña! Obra berri horri buruzko berriak ilusioz itxarongo ditugu...