Hamalau hizlari elkartuko dira Bilbon liburuaren eta argitalpenaren munduak bizi duen egungo panoramari buruzko bere ezagutza elkar banatzeko.

Bihar, irailak 16 egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian argitalpen digitalari dagokionez mundu mailako erreferente ugarik hartuko dute parte, hala nola Michael Bhaskar, La máquina de contenido (FCE, 2014) liburuaren egilea; Rüdinger Wischenbart austriarra, The Global eBook Report urtekariaren egilea; eta Luis Collado, Google Play Books Espainia, Portugal eta Ekialde Ertainerako zuzendaria. Programa mahai inguru ugarirekin osatzen da, non idazlearen figuraren inguruan arituko diren bai eta bere sorkuntza prozesuan nola eragiten dioten paradigma berrian ikusten ari diren joera berriak.

Ekitaldia 9:30etan hasiko da Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.


El evento dará comienzo a las 9:30 h. en Azkuna Zentroa-Hasiera.

Gure web orrialdetik sesioak streaming bidez jarraitzeko aukera jarri dugu. Halaber, Euskadiko Idazleen Elkarteko Twitter profiletik (@AEEEIE) Twitter bidezko emankizuna burutuko da. Traola honakoa da: #autor16