Filosofo eta saiogilea teknologiak idazleegan duen eraginari buruz María Eugenia Salaverri AEE/EIEko presidentearekin elkarrizketatuko da

Bilbok irailaren 16an egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren hirugarren edizioaren amaierak tertulia forma edukiko du. 17:30etatik aurrera, Fernando Savater idazleak eta María Augenia Salaverri idazle, zinemagile eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak auditorioarekin haien hausnarketak elkarbanatuko dituzte liburuaren eta argitalpenaren munduan bizi den eraldaketaren inguruan bai eta paradigma aldaketak idazlearen eguneroko lana nola aldatu duen ere.

Idazketa modu berrien bilakaerari buruzko ikerketa ugari dago, sorkuntza errazteko dauden espazio ezberdinak definitzen dituzten euskarri berriak agertu baitira. Inprimatutako liburu baten orrialdea pasako lukeen moduan ez bestelako moduan edukiak kontsumitu ditzakeen irakurle mota baten jaiotza ekarri du horrek. Idazketan eta irakurlearen profilean aldaketek era berean sorkuntza prozesuarengan eraginik duten jakitean datza gakoa. Savaterekin binakako tertuliako ardatz nagusietako bat izango da hau, datorren ostiralean Azkuna Zentroa-La Alhóndigan idazle donostiarrarekin eta María Eugenia Salavarri AEE/EIEko presidentearekin.⁠⁠⁠⁠

Gainontzako hizlariak bezala, bi tertuliakideek Jardunaldiaren gai nagusiei buruzko bere iritzi eta hausnarketak gure web orrialdean eskuragai dauden elkarrizketa txikietan utzi dituzte jada. Idatzitako kultura sortzeko, banatzeko eta kontsumitzeko moduan teknologiak sartzen ari dituen aldaketen gai zehatzaren inguruan, azken honen iritziz, dena etengabeko eraldaketan dagoen arren, “idazleek asmatzen jarraitu nahi dute, pertsonaiak asmatzen, tramak, peripeziak, eta irakurleek irakurtzeko istorioak bilatzen jarraitzen dute, bai paperean bai pantailan. Teknologia aldatzen da, baina gizakiak idazleen irudimena, sormena, jakinmina behar du. Eta gu ez gara desagertuko”. Bere aldetik Savaterek ziurtatu du, “saiakera inguru digitalean doi daiteke, baina ez txio batean. Argudiatze filosofikoak espazioa behar du, nahiz eta inguru digitalak elkarrizketa lagundu, eta hori dagoen gauzarik filosofikoena da”. Bi elkarrizketak dossier honetan irakurri daitezke osorik.

Jardunaldia streaming bidez jarraitu daiteke. Ekitaldi hau Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatu du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesarekin.