Sira Coll, Ediciones Grupo Planetako Deusto eta Península Ediciones-eko komunikazio arduradunak eta Iñaki Esteban, El Correoko kazetaria, idazlea eta Gutun Zuria-ko fundatzaile eta aholkulariak, buruz burukoa egin zuten AEE/EIE-k antolaturik irailaren 19an Bilbon egin zen ‘Egilea argitalpen mundo berrian’ jardunaldiaren baitan. Ekitaldia Pedro Ugarte idazleak moderatu zuen.

‘Promozioaren oinarrizko printzipioak’ debate honen izenburua izan zen eta bertan Sira Collek “Internet aroan, denok garela kritikoak eta literatura emaleak” nabarmendu zuen. Sare sozial eta literatura blogen balioa goraipatu zuen, argitaletxeentzako beharrezkoak direla esanez eta ongi erabiltzen dituzten egileei argitaletxeek ‘premium’ trataera ematen dietela.

Iñaki Estebanez esan zuenez “literatura kritikoa bata edo besteari onura ematen ari denaren susmoa igartzen zaio”. Argitaletxeei dagokienez, liburu promozioetarako hiri hierarkia bat ezarri dutela esan zuen, non Bilbo maila baxuan dagoen.

Bideo honetan hitzaldi guztia jarraitu daiteke.