Literatur sarien deialdiak

Ipuin motz bat egin behar da eta aurreko urteko lehiaketari jarraipena emateko, lehiaketa irabazi zuten idazlanen azken esaldia izango da lehiaketan parte hartzeko hasiera, indarkeririk gabeko jendartea idazteko bidean lekuko gisa. Honela lehiaketan euskaraz aurkeztu nahi izanez gero, lortu du, esaldiarekin hasi beharko dira, eta gazteleraz “lo que le hizo tomar la decisión de no volver”, beharko du izan.

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak Euskadi Literatura Sariak 2015aren deialdia zabaldu du. Horretan 2014. urtean zehar argitara eman diren lanek har dezakete parte. Sariak zazpi modalitate du, horietako bakoitzak 18.000 euroko sairarekin: Euskarazko literatura. Gaztelaniazko literatura. Euskarazko haur eta gazte literatura. Euskarazko literatura itzulpena. Literatura-lanaren ilustrazioa. Euskarazko saiakera eta Gaztelaniazko saiakera.

Gaztelaniazko literatura eta gaztelaniazko saiakera modalitateetan, idazlea, pertsona fisiko bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko idazle-elkarteren baten barruan egotea da parte hartzeko baldintza.

Modalitate bakoitzeko epaimahaiak aurkeztuko ditu sarirako hautagaiak. Epaimahaietan kontuan hartu ahal izango dira, sektoreko elkarte estrategikoen ordezkarien bidez etorritako proposamenak. Lanak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 30ean itxiko da.

Gaztelaniazko literatura modalitatean, epaimahaikideetako bat Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE-EIE) izendatutakoa izango da.

SARIAREN OINARRIAK JASOTZEN DITUEN DOKUMENTUA OSORIK (pdf)

AGINDUA, 2014ko apirilaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014ko urtean Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena.

Euskadi literatura-sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta aurreko urtean argitaratutako literatura-lanen kalitatea saritzen dute, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko.

Urtero egiten da sari hauetarako deialdia, asmo bikoitzarekin: saritutako lanak zabaltzea eta egileak berak eta egin dituzten lanak ezagutaraztea.

DOKUMENTO OSOA